«Euskadiko emakumezko arkitektoak» online inkesta

«Euskadiko emakumezko arkitektoak» online inkesta

2019ko uztailetik, Veronica Benedet doktorea lanean ari da «Arquitectas (in)VISIBLES en Euskadi. La problemática que esconde esta invisibilización» ikerketan. Hain zuzen, ikerketa hori Emakumearen Euskal Erakundeak (EMAKUNDE) finantzatzen du.

Ikerlan horren helburua da Euskadin emakumezko arkitektoek jasaten dituzten desberdintasunen arazoa argitzea arkitektura lanbidearen geruza bakoitzean: prestakuntza, lanbidea eta gizarte aitorpena.

Online inkestek errealitate horretara hurbiltzen lagunduko dute. Inkestak Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko arkitekturako emakumezko ikasleei eta irakasleei bideratuta daude, baita Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta/edo lan egiten duten emakumezko arkitektoei ere.

Hona hemen emakumezko arkitektoentzako inkestetarako estekak (gaztelaniaz bakarrik): https://forms.gle/kysuqpcpzp3pX8Vs6

Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko emakumezko ikasleentzako esteka: https://forms.gle/FaNuCccSLARfkbNVA

Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko emakumezko irakasleentzako esteka: https://forms.gle/iw3RRcHpkdgWNdDM6

«Elkarrizketa pertsonaletan» parte hartu eta proiektuari buruzko datu gehiago nahi dituztenek honako helbide hau balia dezakete harremanetan jartzeko: [email protected]

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude