Misioa eta Proiektua

GPAC proiektuaren xedea da ikerketa eta berrikuntza sustatzea ondarearen eta kultura-paisaien arloan, “epistememoderno bat bezala” ulertuta eta bere gizarte-zeharkakotasunagatik bereizita, horiek ezagutzeak, kudeatzeak eta errentagarri egiteak oso diziplina ezberdinei eragin eta era askotako eragilerentzat onuragarri izan daitekeen heinean. Diziplinartekotasuna gure aurkezpen-gutunetako bat da.

Ondarearen eta kultura-paisaien arloan hurbilketa zientifikoak egiteko erabili ohi den sektorializazioaren arazo zientifikoariaurre egin nahi dio GPACek. Oraindik ere nagusi den joera murriztailearen aurrean, arras konplexua den aplikazio-testuinguru baten erronkei eraginkortasunez erantzungo dien estrategia integrala defendatzen da, ezagutza eta erabilera praktikoa eta ikerketa eta kudeaketa antolatuko dituzten esku-hartze ereduak sortuz.

Ondorioz, bere helburu zientifiko nagusiada eraginkortasunez laguntzea Ondarearen eta Kultura Paisaien diagnostiko-balorazio-kudeaketa ereduak sortzen; eredu horiek formalizatutako protokoloen bitartez transferitu ahal izango zaizkie interesa duten gure gizarte-ehuneko eragileei, eta bereziki kudeaketa-erantzukizun publikoak dituztenei edo beren gobernantzan interesa dutenei.

Cadena de Valor

Ikerketa lerroak

GPAC taldearen programa zientifikoaOndarearen Balio Katean oinarrituta dago. Balio-kate honen diseinua sortu da Ondarearen eta Kultura Paisaien inguruko edozein praktika (kognitiboa nahiz materiala) prozesu baten testuinguruan koka dadin. Prozesu batean txertatzeak eta aurreko eta ondorengo faseekin kateatzeak fase bakoitzeko balorazio-osagai bat aktibatzea dakar berarekin, ibilbidean zehar zentzua sortzeari eutsi ahal zaiolarik. Horrela, ondare-ondasuna gauza bihurtzea saihestea eta testuingurutik ateratzea eta, ondorioz, esanahiak eta balioak dituen erakunde gisa balioa gutxitzea galarazten da.

 

Gure Balio Katearen mailekin bat datozen 6 ikerketa-ildoreninguruan antolatuta dago  programa. Segida hau elkarren artean hertsiki erlazionatutako ekintza-gradiente bati jarraituz antolatzen da, eta horietako bakoitza GPACen berariazko ildo bat da: 1. Identifikazioa; 2. Dokumentazioa eta Erregistroa; 3. Balorazioa eta Garrantzia; 4. Esku-hartzea eta Kontserbazioa; 5. Hedapena eta Gizarteratzea; 6. Eragina eta Hausnarketa.

Gure lana

Hori guztia praktika zientifikoaren balio-katea osatzen duten 3 ekintzetanburutzen da: ikerketa > transferentzia > transmisioa. GPACen IKERKETA LANAK oinarrizko ikerketa, ikerketa bideratua eta bi horien ondoriozko garapen tekniko eta zientifikoak barne hartzen ditu.  43 dira 16-21 seiurtekorako konprometituta dauden ikerketa-proiektuak, eta 14, doktorego-tesiak.

GPACen hainbat mekanismoren bitartez egiten da TRANSFERENTZIA: know how eta laguntza teknikoko kontratuak; erabiltzailearengan oinarritutako ikerketa; eta patenteak. Ondarearen eta Kultura Paisaien inguruan egiten ari garen ikerketa-lanei esker, datozen urteetan Euskal Administrazioarentzat estrategikoak izango diren proiektuen inguruan aholkularitza eman eta horietan esku hartu ahal izango dugu, eta tartean: Kultura Ondareari buruzko Lege Berriaren inguruan; Ondare Arkitektonikoa baloratu eta babesteko irizpideen berrikuntzan; UNESCOren aurrean 2 kandidaturaren, hots, La Rioja and Rioja Alavesa Wine and Vineyard Cultural Landscape eta Añanako Gatz Harana izenekoen,aurkezpen berrian eta horiek sustapenean, Gizon-emakume guztien Ondare izenda dezaten.  

TRANSMISIOAK gizarteari ikerketan egiten ari diren aurrerapenak helarazteko ekintzak  bateratzen ditu, hala nola: prestakuntza (GPACek UPV/EHUko 2 Master Ofizial eta 2 Doktore Programaren sorreran eta baterako zuzendaritzan esku hartzen du, eta gainera, beste hainbat unibertsitatetan hamar bat masterretan irakasten du), lortutako emaitzak argitaratzea eta sustapen-, hedapen- eta gizarteratze-ekintzak (16-21 seiurtekorako 200 argitalpen baino gehiago plazaratzeko konpromisoa geureganatu dugu, eta horietatik herena, gutxi gorabehera, aldizkari indexatuetan, beste heren bat, liburuen kapitulu gisa, eta azkena, liburu edo argitalpen elektroniko bezala).

GPACentzat nazioartekotze-ekintzek16-21 seiurtekoan duten garrantzia azpimarratu nahi dugu. Norabide horretan hazi da gehien GPAC aurreko deialdietatik, izan ere, hainbat eragile publikok eta pribatuk (elkarteak, ikerketa-zentroak, fundazioak, enpresak, unibertsitateak, katedrak eta herri-administrazioak) osatzen dituzten nazioarteko ikerketa-sareekin konprometitu da.

Memoria producción científica 2016-17